lunes, 24 de octubre de 2016

G1: UDAZKENA / OTOÑO

UDAZKENA
Hilabete honetan, G1 taldean udazkena lantzen aritu gara. Hainbat eskulan egin ditugu. Gelan zuhaitz handi bat jarri dugu eta tenperak erabiliz, margotu dugu. Ondoren, material ezberdinak erabiliz apaindu dugu: ikastetxetik kanpora egindako irteeretan jasotako produktuekin (hostoak, gaztainak, ezkurrak,…) eta era ezberdinetan egindako hostoekin. Puntzoia erabiliz moztutakoak, margoekin margotutakoak, collage teknika erabiliz egindakoak,…  Oso polita gelditzen ari da!
Hemendik aurrera, udazkenarekin jarraituz, beste eskulan batzuk ere egingo ditugu. Gure eskuekin margotutako zuhaitza, hostoekin apaindutako kirikinoa,… Azkenik, testura ezberdinak lantzeko kutxa bat sortu nahi dugu. Garaiko produktu ezberdinak jasoko ditugu eta zentzumen ezberdinak erabiliz aztertuko ditugu.
Ekintza honen helburua, motrizitate fina eta zentzumena lantzeaz gain, espazioan eta denboran kokatzea da. Baina bereziki taldean zein bakarka lan eginez ongi pasatzea eta gozatzea.
 Begira argazkietan zein ondo pasa dugun!

OTOÑO
Este mes, en la G1 hemos trabajado el otoño. Hemos realizado varias manualidades. Hemos colocado un gran árbol en clase y lo hemos pintado con temperas. Después, lo hemos decorado utilizando diferentes materiales: con productos recogidos en las salidas fuera del centro (hojas, castañas, bellotas,…) y con hojas creadas con diferentes técnicas. Recortadas con el punzón, pintadas con pinturas, utilizando la técnica del collage,… ¡Está quedando muy bonito!
En adelante, siguiendo con el mismo tema, realizaremos otras manualidades. Arboles pintados con nuestras manos, un erizo decorado con hojas, … Por último, queremos realizar una caja para trabajar las diferentes texturas. Recogeremos diferentes productos de temporada y las analizaremos utilizando diferentes sentidos.

El objetivo de esta actividad, aparte de trabajar la motricidad fina y los sentidos, es situarse en el espacio y el tiempo. Pero sobre todo disfrutar y pasárnoslo bien trabajando tanto en grupo como individualmente.
¡Mirad en las fotos qué bien nos lo pasamos!









No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!