martes, 1 de marzo de 2016

EXPRESSYOURCLOWN (txu)


Colitas, Tetxu eta Serafina eskolan izan ziren ostiralean, hilaren 26an, eta ohar hau idatzi digute blogerako:
Primeran! Ikusi gaituztenean poz-pozik jarri dira denak. Geure buruak banan-banan aurkeztu ditugu eta izen bakoitzari biba eta txalo zaparrada egin diogu.
Musika goxoarekin hasi gara eta abestiren bat kantatu dugu ere. Beraiek inguratzen ibili gara momentu oro, xaboi-ponpak, bururatzen zitzaiguna egiten.
Gero samba jo dugu, beraiek ere jo dute. Neska bat beldurtu egin da pixka bat baina bukaerarako lortu dugu haren irribarrea ikustea. Ezin hobeto!
Zoriontsu gaude! Beraiek ere horrela egotea espero dugu! Baten bat ikusi dugu denbora guztian irribarre zabal-zabal batekin… Itzela bene-benetan!
Alde egiterakoan galdetu diegu ea itzultzea nahi duten eta BAIETZZZZZ erantzun digute!
Colitas, Tetxu y Serafina estuvieron el viernes día 26 en el cole y nos han escrito esta nota para el blog:

¡Muy bien!, nada más vernos se han puesto súper content@s. Nos hemos ido presentando una a una y celebrábamos cada nombre.
Hemos empezado con música suave y alguna canción. Todo el rato moviéndonos alrededor de ell@s, pompas, mientras íbamos improvisando lo que nos salía.
Luego samba, han tocado ell@s también. Una se asustó un poco pero al final hemos conseguido su sonrisa, o sea que genial.
¡Estamos felices! ¡Esperamos que ell@s también! Alguno ha estado todo el rato sonriendo…. ¡Búa! de verdad, ¡qué bonito!
Cuando nos íbamos les hemos preguntado si querían que volviéramos y nos han dicho que SÍÍÍííí…

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!