martes, 10 de noviembre de 2015

G3: UDAZKENA


Hilabete honetan udazkena gaia lantzen ari gara eta horretarako hostoak  teknika desberdinekin osatu eta margotu ditugu baita zuhaitz koloretsua egin ere.

Hostoak egiteko, lehenengo Marianak hatzamarrarekin eta kolore desberdinak erabiliz hosto polit bat margotu du. Oso  gustora ibili da!!
 
Peio eta Jesusek bi teknika erabili dituzte: hatzamarra eta pintzela.
Ondoren, puntzoiarekin kolore desberdineko hosto bana osatu dute.
Lehengo puntzoiarekin hostoaren forma osoa markatu dute.
Gero  soberan dagoen orri zatia kendu dugu eta hutsuneari zentzua emateko forma berdineko gorri eta hori koloreko plastiko zatiak egin ditugu.  Jesusek  pintzelarekin orriari kola eman dio eta moztutako plastiko zatiak itsatsi dituzte.
Begira zelako udazkeneko hosto koloretsuak osatu ditugun.
Udazkenari kolorea ematen jarraitzeko zuhaitz koloretsua egin dugu, gelan lantzen ari garen olerkiarekin batera.
Haizea dabil
Faran-faran
                                Zuhaitzak oker                                
                              Hostoak hegan                                
                                   Ateak kriskiti                                     
                                 Ateak kraskata                                   
                     Kristalak klink                       
                                Kristalak klank                                  
                            Haizea eta haizea                            
UDAZKENEAN
Lehengo zuhaitzeko enborra koloreztatu dugu.


Ondoren zuhaitzaren enborra tinko mantentzen duen lurra jarri dugu.  Lurra ukitu ondoren, paperean kola bota eta edalontzi batekin forma eman diogu. 


 Zuhaitza amaitzeko udazkeneko hosto koloretsuak margotu ditugu.

 Begira zeinen politak geratu diren!!! 


1 comentario:

  1. Hau da artista koadrila!!! Aupa zuek!!! Muxu haundi bat, Izaro.

    ResponderEliminar

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!