jueves, 4 de junio de 2015

G7: UDABERRIKO MURALA


Udaberriko murala egiten jarraitu dugu. Aurreko astean koloretako orriekin, plater txuri eta makiltxo batekin loreak egin genituen. Ondoren horman belar gainean itsatsi genituen.
Gelan “ tximeleta mendian lore baten gainian “ abestia lantzen ari garenez tximeletak egin ditugu.
Horretarako, tximeleta formak egin eta brilantina, kolore desberdinekin… koloreztatu ditugu. Amaitzeko, tximeleta bakoitzaren buruan ikasle baten argazkia jarri dugu.
 
 
Ondoren, gure tximeletak loreen gainean hegazean jarri, sarea itsatsi eta gure irakasleak bertan harrapatu ditugu !!
 Zelako mural barregarria!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!