lunes, 8 de junio de 2015

G7: OINEKIN TXIMELETAK


Eguraldi oso ona egiten du eta lan egitera patiora atera gara. Tximeletaren gaiarekin jarraitzeko  gorputz atal bat erabiliz animali bat sortzeapolita izango zela  pentsatu genuen.
Lehengo “estimulazio somatikoa" hanka eta oinetan egin dugu ikasleek jakin dezaten gorputzeko zein atal erabiliko dugun.
 

Ondoren, textura eta tenperatura desberdinak frogatu genituen. Ikasleak behin eroso egonda esponja eta margoak erabiliz oin azpiak margotu genizkien. 
Behin oinak margotuta, kartoizko euskarrian oinak “inprimatu" genituen, tximeleta forma  ederra lortuz.
Gelara joan eta rotulki batekin tximeletari gorputza eta burua egin genion. Ondoren, koloretako margoekin antenak eta gorputzeko marrak irudikatu genituen.
Amaitzeko lokarria jarri eta gure “Arte txokoan “ txintxilikatu genituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!