lunes, 1 de diciembre de 2014

G7: SUKALDARI LANETAN


Kaixo! Gaur zelako eguna daukagun: 
“klin, klan, klin, klan 
euri tantak euri tantak, 
klin, klan, klin, klan 
euri tantak kaletan" 
Gure gelan, eguraldi honi goxotasuna emateko asmoz “azukre kotoia" egitea erabaki dugu.
Lehengo eta behin, beharrezko osagaiak mahai gainean jarri ditugu: azukrea, koilara, platera, azukre kotoia egiteko egurrezko zotz luzea eta makina jarri ditugu.
Ondoren  platerera azukrea bota eta ukitu egin dugu...
 Ummm!!! Eta dastatu...
 
Guztia ondo dagoela ikusirik, azukrea makina barruan bota dugu. "Buelta eta buelta buelta eta buelta" ... abesten dugun bitartean makina lanean hasi da.
Peio beren azukre kotoiak egiten hasi da.
Baita Airan ere.
Egin eta gero dastatzea tokatzen zaigu!!
Ummm... Ze goxoa dagoen! 
Eguraldi euritsu honi bere aurpegi ona atera diogu. On egin guztioi!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!