domingo, 4 de mayo de 2014

EGOKITUTAKO BEROKIAK / ABRIGOS ADAPTADOS


Askotan zailtasunekin aurkitzen gara gure seme-alaba edo ikasleei txamarra edota berokiak jartzerako ordua. Horregatik, Maider eta Irati adibide bezala izanik, egokitutako berokien iradokizun batekin gatoz. Jada ez dira bakarrak, pixkanaka familia gehiago animatzen ari dira moldaketa hauetara.
Muchos de nosotros nos solemos encontrar con la dificultad de poner chaquetas y abrigos a nuestros hij@s y alumn@s. Por ello, nos gustaría hacer una recomendación, tomando como ejemplo las adaptaciones de ropa que tienen Irati y Maider. Ya no son las únicas, poco a poco más alumn@s se están apuntando a la moda.

Pontxo hau Irati eta Maiderren amak egin du eskuz, artista bat baita. Beroak izateaz gain oso erosoak dira, modu egokian eserita doazelako.
Este poncho está hecho a mano por la ama de Irati y Maider que es una artista y además de ser calientes son muy cómodos, pues permite que puedan estar correctamente sentad@s.
Hau aldiz, beroki baten moldaketa da. Aurreko aldea berdina izaten jarraitzen du.
Éste en cambio, es una adapatación de un abrigo. La parte delantera se deja igual.
Atzeko aldea aldiz, irekita dago bizkarra modu egokiagoan joan dadin sillan eta aldameneko plakak itxi daitezen.
La parte de atrás está abierta para que la espalda esté bien ajustada a la silla y se puedan cerrar las placas laterales sin cederlas.
Bero-bero eta goxo-goxo egon daitezen, lepo aldean soka edota belkro bat ipintzen zaie.
Y para que esten abrigad@s y no pasen frío tienen una cuerda o velcro que se ajusta al cuello.
Begira zeinen ondo geratzen zaidan eta zeinen ondo nagoen eserita!
¡Mirad qué bien me queda y qué bien colocada estoy!


Begira zelako ideia ona! Ni ere modara noa! Amak, fisioen orientazio eta laguntzarekin, honako txamarra hau egokitu dit janzteko errazago izan dadin. Horretaz gain, bizkarra modu hobean edukiko dut sillaren aurka ipinita eta aldameneko plakak ondo itxita. Atzetik berokia irekita egon arren, ez zait hotzik sartzen lepo aldean belkro bat daukadalako. Erakusten dizuet!
¡Mirad qué buena idea!  Yo también me he apuntado a la moda. La ama con la ayuda y las indicaciones de las fisios me ha modificado la chamarra para que sea más fácil ponérmela. Además de tener bien ajustada la espalda a la silla y poder cerrar las placas laterales, no me entra frío y estoy abrigado porque aunque la chaqueta esté abierta por detrás, se ajusta al cuello con velcro. ¡Os la enseño!  

  Begira zein politta! ¡Mirad qué chulo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia edo proposamena / Escribe aquí tu opinión o propuesta. Eskerrik asko!